XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) sentimendu ilun hark luze irauten zidanez, bakea egin ondorengo lehendabiziko egunetan behintzat ez nuen asko hitz egiten.
Hura, ordea, Flora alegia, deus gertatu izan ez balitz bezala egoten zen, edo, badiot, hori iruditzen zitzaidan, nire eskua bere magalean hartu eta ferekatzeaz gain, besteetan ez bezala, mostradorera altxatzen baitzen plater eta edalontzien bila, zeren Hanbren ez baitituzte mahaira ateratzen, bezeroak joan behar izaten du jasotzera,
eta afalostean
Eta hori ere gustatzen zitzaidala zekielako, arreta jartzen zuen gerrako gertakizunak kontatzen bazituzten; are gehiago, bera izaten zen tentatzeko, haritik tiratzeko alegia,
Ez zirudien beti propio tentatzeko asmoz genbiltzanik konturatzen zirenik; izan ere Samuelek, sekula hutsik egin gabe, bere ustez ez zutela hil behar erantzuten baitzuen.
Ino ertzaina izan zen gerran.
Luzea zelako, esaten zuen berak, baina zerbait gehiagorengatik izango zen.
Bilbon, presoen hilketak ikusi zituen; ikusi ez, ertzaintza presoak zeuden untzietara heldu zenerako